|
ORDAINA |
|
|
|
Martes, 08 de Julio de 2008 18:47 |
|
Erlijioak gai eta hitz guztiak eraldatu zituen, mendez mende; bere alfabetoa eraiki zuen, bere hitzezko eta obrazko nagusigoa bazter guztietara eramateko. Gaurko erlijioa, ezer izatekotan, ez da lehengoa, baina ez dugu lehengo hitzen ordezkorik asmatu. Gaurko hitzek lehengo mamirik ez badute ere, lehengo azala dute, eta, horregatik, hitz mamuak dira gehiago. Ikusgarriak dira, baina hutsak. Izutzen dute, itxuragatik soilik. Kipper aditzak, hebreeraz, estali edo ezabatu esan nahi du. Kulpa estali, kulpa ezabatu, kulparik ez duenaren bizkarrean, era berean kulpadunaren burua garbituz. Euskaraz ez dago argi zein hitzez adierazi. Orixek berak ere ez zuen hitz bakarra erabili bere itzulpenetan: “...eta bere bizia askoren alde erosi-ordain ematera” (Mat, 20, 28), “...eta bere bizia askoren bizi-saritzat ematera” (Mark, 10, 45). Norberaren bekatua besteren batek ordaintzea da espiazioaren esanahia. Hain zuzen horixe da, gutxi gorabehera Ian McEwanen Atonement liburuaren gaia. Ezagunagoa izango da testuan oinarriturik egindako filma. Errurik ez duen mutiko bat erruduntzat jo eta zigortu egiten dute. Horrek bere bizia ez ezik, inguruan dauden askorena ere aldatu egingo du. |
|
Leer más...
|
|
DESIRA |
|
|
|
Jueves, 15 de Mayo de 2008 18:53 |
|
Noiz edo noiz komenigarria izaten da gaztetako lagunen gutunak irakurtzea, haiengandik guregana iragan den bidea nolakoa izan den jakiteko. Gutunak tren geltokietako argiontziak bezalakoak dira. Geltokiko zuzendariak bat eskuan harturik tren-gidariarekin hitz egiten du, non dagoen esaten dio, abiatzeko ordua dela gaztigatzen ere bai. Makina txistuka hasiko da, pozaren pozez, eta gidariak, atzera begiraturik, argi dantzaria ikusiko du. Gero tunel batean sartuko da, ilunak argiaren oroitzapen oro itzaliko du eta, zulo beltzetik irtendakoan, beste bat izango da trena, beste bat izango den bezala trenetik ikusiko den paisaia. |
|
Leer más...
|
|
|
HEROEAK |
|
|
|
Martes, 08 de Abril de 2008 18:56 |
|
Bertuteen artean, bat baldin bada gehienen artean onartua, goraipatua eta famatua, hori adorea da, ez beti ausarta den adorea, ez beti ere adoretsua den ausardia. Adore hutsa da, hutsean azaltzen dena hutsetik, eta hutsa gaindituz dena jotzen duena. Gure artean gutxik, nik dakidala, baloratzen dute koldarkeria eta mespretxatzen adorea. Badira salbuespen salbatzeko eta salbagarriak, beren buruak koldartzat dituztenenak; baina ez da oso ohikoa nork bere burua koldartzat jotzea. Alderantziz esango nuke, asko eta asko dira, irudimenezko balentriak asmatzen dituztenak eta haietan beren buruak nobeletako heroien modukoak ez ezik, guduetako buruzagi burudunen gisakoak ikusten dituztenak. Gero, eguneroko bizimoduan eta arrisku nimiño eta ezdeus baten aurrean ezkutatu egiten dira, gordetzen eta ezeztatzen, nola sagua katuaren aurrean. Gezurretako heroiak, egiazko koldarrak. Ahotik, indarra; eta indarretik itxura. Goian dagoenari muin; behean denari, min eta muzin. Gure errealitatea, jakina. |
|
Leer más...
|
|
LITEARTURA ETA HAURTZAROA |
|
|
|
Martes, 19 de Febrero de 2008 18:59 |
|
Haurtzaro zoragarria izan nuela esaten badut oso erroturik dudan sentipena ari naiz baieztatzen. Ez dut esan nahi une txarrik izan ez nuenik, halakoak ere egon baitziren, eta ugari gainera. Esan nahi dut haurtzaroa, on eta txar guztiekin batera, memorian geratu dela, heldutasun honen indargarri eta pizgarri. Bakardadea ere gogoratzen dut, eramateko oso lodia eta oso astuna. Bakarrik nengoenean, irakurri egiten nuen, ez liburuetan, naturako orrietan baizik. Badakit pedantea dirudiela esandakoak; baina, orduan, nire mundutxoa liburu irekia zen, eta irakurgarria oso. Mundua, orain ere, liburu irekia da, baina nekez irakurtzen dut. |
|
Leer más...
|
|