|
BORIS VIAN |
|
|
|
Lunes, 11 de Mayo de 2009 16:13 |
|
Berrogeita hamar urte dira Boris Vian hil zela. Ekainean izan zen, Parisen, ez dakigu euripean ala ateri zegoenean. Ez da urteko hilik hotzena izaten, baina bero handirik ez du egiten. Ibai aldetik hezetasuna sartzen da, hezur-haragiak beratzen eta biguntzen ditu, erabat bustitzeke. Poeta zela diote, baina nik diot, Arestiren doinu bera erabiliz, poeta batek ez duela adinik, beti izango dela izan dena. Poeta bat ez da sekula hiltzen; beste kontua da jakitea ea benetan bizi ote den, hitzen erreinutik kanpo. Oroimena, ordea, bizi da eta bizi dugu; segundotik segundora zaharragoa egiten baita. Ez dugu bera ezagutzen, edo ez gaitu berak ezagutzen. Oroimenak, gizakiok bezala, mozorroa du maite. Bizitzan dugun borrokarik latzena oroimena ahanzmenaren aurkakoa da. Boris Vianek garbi zeukan; ahanzteko makina asmatu zuen. |
|
Leer más...
|
|
|
FAMAREN XARMA |
|
|
|
Viernes, 03 de Abril de 2009 16:16 |
|
Denok ez dugu denetarako balio. Egia da guztiz; baina ez guztientzat, noski. Bada uste duena denetarako balio duela, eta bada uste duena ezertarako balio ez duela, bere burua gutxietsirik. Biak ala biak dira errukitzeko modukoak eta biak ala biak dira tartufo hipokrita galant eta galaiak. Ez da hantustearen modurik okerrena gehiegizko umiltasuna baino; ezta umiliatzeko modurik zuzenena norberaren estiman gehiegi sakontzea baino. |
|
Leer más...
|
|
OINATZAK HONDAR GAINEAN |
|
|
|
Viernes, 27 de Marzo de 2009 19:09 |
|
Oinatzak hondar gainean antzeman zituen Robinson Crusoek, bere txaluparen bila joandakoan. Izutu egin zen, sekula ez bezala. Izutzeko modukoa baita, bakarrik gaudela uste izan eta bakarrik ez gaudela sentitzea. Sentimendua, ordea, ez da segurtasuna. Sentimenduak ez digu egiarik esaten, oinatzak hondar gainean daudela baizik.
|
|
Leer más...
|
|
|
MOSTRUAK |
|
|
|
Lunes, 09 de Marzo de 2009 16:28 |
|
Ezaguna zaigu Goyak koadro bati alegeraki ipini zion izenburua: “Arrazoimenaren ametsak munstroak ditu sortzen”. Esaldia ifrentzura ipini daiteke eta esan: “Arrazoimenaren munstroak ameskeriak ditu sortzen”. Ez dut uste alde handia dagoenik bi esaldien artean, ameskeria munstro izan daiteke; eta munstroa eldarnio, edo ameskeria. Goyaren koadroak, bere bortitzean, malenkonia dakar, malenkonia iheslari eta arina. Munstroak airean dabiltza, jira batera eta buelta bestera. Ez da egia izango utopiagile guztien munstroak bizirik daudenik gaur egun gure artean; baina gezurra da halako munstroak sorrarazi dituen arrazoimena lo dagoela. |
|
Leer más...
|
|
Erredurak |
|
|
|
Domingo, 01 de Marzo de 2009 19:11 |
|
Badira zenbait une, garrantzitsuak izan direnak, literaturan ez ezik baita bizitzan ere. Haiek gabe, literaturak, seguru asko, eta bizitzak, zer esanik ez, bestelako ibilbidea hartuko zuketen, batez ere guretzat, bai literaturan eta bai bizitzan ere hasiberri garenontzat (gaztetasuna horixe baita, behin eta berriro hasi; behin eta berriro, urteen zama maldan gora eraman eta gero beherakoan hutsik jaitsi, zamarik gabe, baina zamaturik, alegia zanpaturik).
|
|
Leer más...
|
|
|
|
|
<< Inicio < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Próximo > Fin >>
|
|
Página 1 de 10 |